2006
OKUPAZIO BERRIA BURLATAN (2006/12/30)

Pasaden urriaren 8an Burlatako udaletxeak 4 urte zituen Burlatako Gaztetxea hustu eta eraitsi zuten. Hilabete hauetan kalean egon ondoren, eta udaletxearekin negoziaketak ezertarako balio ez dutela ondorioztatuz, Burlatako Gazte Asanbladak gaztetxe berri baten ikupazioa bultztau du, Alde Zaharreko 41.zenbakian. [info +]

UDALA VS. ADIERAZPEN ASKATASUNA (2006/12/29)

Udaletxeak onartu berri du erabateko adostasunarekin (hau da, UPN, CDN, PSN, IU, PNV, EA, Aralar eta Batzarre) araudi berri bat, PUBLIZITATEAREN UDAL ARAUDIA. Ordenantza berri honekin "publizitate ekintzen gaineko baldintzak, prozedurak eta zigorrak" arautu egin dituzte.

Baina zer hostia da "publizitate ekintza"? ba "jarduera sozial, politiko, sindikal, kultural, lanbide, kirol ekonomiko edo zerbitzuen inguruko informazioa helarazi nahi duen edozein ekintza. Horien artean kokatzen dituzte publizitate hesiak, rotuluak, kartelak, pankartak, pegatinak, oktabilak, eskuorriak, megafonia, eta abarrak. Horiek erabili ahal izateko beharrezkoa izango da lizentzia eskatzea, eta udaletxeak ontzat hartzen badu, horma edo kalea lehen zegoen bezala uzteko konpromezua hartu eta fiantza ordaindu beharko da! Hor dago!

Araudi faxista honen laburpentxo xume bat besterik ez da hau, Zizurko eragile politiko legalek onartu duten adierazpen askatasunaren aurkako araudi faxista. Hemen duzue deskargatzeko.

HEMEN DA SORGINGAUA 06 (2006/11/19)

Datorren azaroaren 25ean Sorginkalek Sorgingaua antolatu du, urtez urte handituz eta eskaintza aberastuz doan jaialdi antikomertziala. Aurtengo berrikuntzak egunean zeharreko rock-maratoia (ardoy kaleko parkean, esparru gaztetxearen ondoan), egun osoko banatzaileen azoka, eta gauerdiko akelarrea izango dira. Info gehiago www.sorgingaua.net-en.

sexualifinala.jpg (428477 bytes)SEXUALITATE JARDUNALDIAK (2006/10/30)

Azaroa bitartean sexualitate jardunaldiak antolatu ditu Zizurko Gaztetxeak. Tailerrak, hitzaldiak, zinea... ekitaldiz betetako hilabetea helburu argi batekin: sexualitateaz hitzegin eta jolastu, taburik gabe, askatasunez, beldurrik gabe, naturaltasunez. [+...]

 

ERRUGABEAK (2006/10/8)

Duela urte bete Zizurko 2 gazte Esparru Gaztetxearen okupazioa antolatu eta bultzatzeaz akusatuak izan ziren. Biek epailearen aurrean deklaratu behar izan zuten 2005eko azaroan, eta akusazioak (Spar izandakoaren jabeek) etxabearen inguruko paper eta frogak aurkeztu bitartean geldirik geratu zen kasua.

Ba aste honetan, bi gazteak errugabeak direla azaltzen duen eskutitza jaso dute. Geldiezinak gara, eta golak sartzen jarraitzen dugu! GORA ESPARRU GAZTETXEA ETA GAZTE ANTOLAKUNTZA!!

 

MASKARA TAILERRA (2006/10/7)

Ikasturtea hasita, gaztetxeko jarduerek ere hasierari ekingo diote. Aste honetan maskara tailerra dugu: asteartean maskarak egin, eta asteazkenean horiek margotuko ditugu. Eta segituan, ostegunean, urriak 12, Iruñeara maskarekin igo gaitezke kaleak kolorez betetzera faxismoaren aurka.

FAXISMOAREN AURREAN, MILA KOLORE!

 

IRUÑEAKO 14 GAZTE EPAITUKO DITUZTE ASTE HONETAN (2006/9/19)

IGAk epaiketa hauek salatu ditu prentsaurreko batean, eta argi eta garbi utzi nahi izan du neurri errepresibo guzti hauekin ez dituztela gazteontzako espazio autogestionatu berriak lortzeko gogoak inolaz ere geldituko. Epaiketa hauen aurrean burutuko diren mobilizazioetan partehartzeko deia luzatzen dugu: asteazkena 20 10.00etan eta osteguna 21 9.00etan elkarretaratzeak Audientzian.

Iturria: www.gaztesarea.net

 

jaiak.jpg (25236 bytes)JAIAK 2006 (2006/9/19)

Euriaren eta errepresioaren gainetik, herri partehartzea izan da jaietako izar nagusia, eta egitarau alternaiboak bere ezustekoak eta goitiberak izan arren, arrakastatsua izan da aurten ere. Horrela erakusten dute argazkiek, eta gehiago errekopilatu nahiean gabiltza. Kronika laburra ere hor dago.

 

GAZTETXEAREN DVDak ARGIA IKUSIKO DU (12/9/2006)

Urte bat, dinamika eta ekimen ugariren lekuko izandakoa. 2005eko abuztuan Esparru Gaztetxea okupatu genuenetik, 2006eko urteurren jaialdirarte antolatutako jardunaldi, jai, bazkari, eztabaida eta gainerakoak biltzen dituen DVDa marraztu dugu.

Urrialdean salgai izango da DVDa, baina merkatua alde batera utzita, Zizurko jaietako gazte sortzaileen gauean bideo osoa proiektatuko dugu txosna gunean.

Aurrerapen gisa, hemen duzue okupazioarekin egindako bideoklip laburra. Autogestioaren aldeko gainerako 36 minutuak irailaren 13an Zizurren ikusgai. Gonbidatuta zaudete!

 

iga.jpg (67409 bytes)IGA BERRERAIKITZEN (7/9/2006)

Egunotan Iruñerriko Gazte Asanbladek (IGA) hainbat topaketa burutzen ari ditugu IGAren norabidea eta antolakuntza berdefinitzeko. Iruñerriko 70 bat gazte ari dira biltzen egun ezberdinetan, eta gazte ugariren partehartzea nagusitzen ari da.

 

SOS BURLATA (4/9/2006)

Burlatako Gaztetxearen desalojoa geroz eta hurbilago dugu. Gaurko eraispenera iragarrita zegoen, baina erresistentzia berean dirau, eta autogestioak bere bideari eusten dio. Halere, eresoek ez dute amore ematen, eta gaurkoan ura eta elektrindarra moztu diote gaztetxeari.

Izan adi, desalojoa hasi bezailn laster denok burlatara, denok autogestioa defendatzera!!

 

ZIZURKO JAIAK 2006 (2006/8/27)

Jaiak herritik, herriarentzat. Hori da Txosna Batzordearen egitarauak duen oinarria.

    >> info +

URTE BAT AUTOGESTIOA (21/8/2006)

JArduerez beteriko eguna izan zen larunbata 19, zeinean gure bidea berretsi genuen, guek geuk, geure erara, Zizur eraikitzeko apostua. ZORIONAK ESPARRU!

    >> Eguneko kronika

    >> Fotos

GAZTETXEAREN URTEURRENA (2006/8/16)

Gaur abuztuaren 16an, asteazkena, Zizurko Esparru Gaztetxearen urteurrena ospatzeko antolatutako Gazte Egunaren egitaraua aurkeztu dugu. Bide honetatik, bertan partehartzeko deia luzatu nahi dugu, guztiok batera ospa dezagun urte aberasgarri hau.

    >> Adierazpena

urteur.gif (63514 bytes)URTEURRENEKO BAZKARIKO TXARTELAK SALGAI (7/8/2006)

Esparru Gaztetxearen urteurrena iristear dugu, eta dagoeneko bazkarirako txartelak salgai daude. 8@ balio du bakoitzak, eta hauxe da menua: entsalada, pikoteoa, oilaskoa patatekin eta izozkia. Bazkalostean bertsolariak eta abeslaria ere izango dira.

Ez zaitezte lokartu eta erosi txartelak ahalik eta azkarren. Gaztetxeko barran daude salagi, eta hainbat gaztetxerok ere saltzen dituzte, beraz, badakizue zer egin...

LEGE HITZALDIA (2006/7/28)

Pasaden asteazkena 26ean Esparru Gaztetxeko abokatuak hitzaldia eskeini zuen. Balizko desalojo baten aurrean zein jarrera hartu, atxilotuek dituzten eskubideak, udaletxeak egindako lonjen normatibaren eragina esparru gaztetxean... 3 orduko iraupena eduki zuen hitzaldiak, eta gazteen partehartzea nagusitu zen, legeen inguruko zalantza eta galdera ugari botaz. Arazo teknikoak direla eta, ordu terdi bakarrik izan zen grabatua, 5 minututako sarrera zeinean atxilotuen eskubideak diren hizpide, eta ordu terdiko beste zati bat. Deskarga ezazu mp3an!

 

     >> Audioak: 1.a (5 minutos) eta 2.a (87 minutos)

DESKARGAZAZU FERMIN BALENTZIA (2006/7/20)

Uda hontako abestia sarera iritsi da, eta Gazte Asanbladaren weborritik zure ordenagailura mp3 formatoan. Dagoeneko deskarga dezakezute Fermin Balentziak Esparru Gaztetxean eskeinitako kontzertua. Gozazazu!

     >> Fermin Balentzia kontzertuan.

ERREPRESIO BORTITZA AGITAZIO EGUNEAN (2006/6/30)

Ekainaren  30ean  Zizurko Udalak bajeren araudia betetzeko beharrezkoa den lizentzia lortzeko epea agortu da. Udaletxeak gazteok lokal bat autogestionatzeko dugun premia asetu nahi izan ez duenez, Esparru Gaztetxea okupatu genuen, eta lokal okupatua izanik ezinezkoa du lizentzia hau eskuratzea. Uztailaren 1etik aurrera, Udaletxeak lizentzia hori eskuratu ez duen edozein bajera ixteko mehatxua bota du. Egoera honen aurrean Zizurko Gazte Asanbladak eta Esparru Gaztetxeko Asanbladak jarduera ezberdinak bilduko dituen agitazio eguna antolatu du gaurko, Udalaren jarrera salatzeko asmoz.

Egunari hasiera emateko gazteok akanpada bat eta jokuak antolatu ditugu udaletxe aurrean, eta guardia zibiliak bortizki zapuztu du 21 gazte identifikatuz eta gazte bat kolpatuz. Arratsaldean zehar 4 elkarretaratze burutu ditugu, lau txoko ezberdinetan, eta horik bukatutakoan kalejira antolatu dugu igerilekuetan sartuz, zizurtar gehienak biltzen dituen ugunea udaran. Bertan munipak botatzen saiatu gaituzte, eta ezinaren aurrean, 4 patrol txapeloker etorri dira laguntzera. Azkenean ez da istilurik izan, eta zizurtar gehienek poliziaren eta udalaren jarrera errepresiboa ikusi ahal izan dute.

Hau al da Iriarte alkate jaunak eskeintzen duen elkarrizketa eredua? ZERGATIK EZ gazteon nahiak errespetatu? ZERGATIK EZ herritarron gune partehartzaile eta askeak errespetatu? ZERGATIK EZ gazteon ekimenak gatazkarik gabe antolatzen utzi? Egoeraren aurrean, ZERGATIK EZ udalaren jarrera faxistatzat hartu? ZERGATIK EZ?

     Argazkiak

KUADRILEN EGUNA (2006/6/17)

Gazteon arteko harremanak eta komunikazioa indartzeko asmoarekin, Esparru Gaztetxeak Kuadrilaren Eguna ospatzen ari da. Goiz goizetik futbito txapelketak hasi dira, eta eguna aurrera egin ahala, bazkaria izan da gaztetxean, kantautoreek alaitu dute bazkalostea, eta arratsean ur-puxika gerla egin dute sargoriari aurre egiteko.

   >> argazkiak (egunean zehar eguneratua)

MANIFA BURLATAN (2006/6/9)

3 urte daramatza Burlatako Gaztetxeak zutik eta borrokan, eta 10 urte hutsik igaro ondoren, Eslava Zinema berriro martxan jarri dute gaztetxekoek, herritarren eta eragileen partehartzearekin batera. Bi proiektu autogestionatu hauen beharra azpimarratu, eta udalaren nahiz eraikuntza enpresen xantaia onartzen ez dutela aldarrikatzeko manifestazioa deitu dute larunbaterako, ekainaren 10ean 19.00etan Aska enparantzan.

> kuña

loretxo.gif (7225 bytes)"ZERGATIK EZ?" KANPAINA (2006/6/7)

Kanpainari hasiera eman dio Esparru Gaztetxean Zizurko Gazte Asanbladak egindako prentsaurrekoak. Bertan, Udaletxeak Autogestio Proiektuarekiko eta Esparru Gaztetxearekiko duen jarrera salatu dute. Egoeraren hausnarketa eta manifestu bat helarazi da.      [...]

 

TAFALLAN OKUPATU DUTE (6/8/2006)

Gaztetxe berria okupatu dute Tafallako gazteek. Herrian 1000 etxebixzitza huts daudela eta lokal autogestionatuak behar dituztel aldarrikatuz, Tafallako gazteriari hurbiltzeko deia luzatu dute, guztien artean gaztetxea eraikitzeko.

    >> Tafallako Gazte Asanbladaren oharra

OKUPAZIOA EZ DA DELITUA (2006/12/29)

IGAk, Iruñerriko Gazte Asanbladek, Euskal Jai hustu zutenetik beste 20 gune hustu dituztela salatu dugu Iruñeko Udaletxearen aurrean. Eta hustutze horietan jasandako errepresio bortitza salatu dugu ere, horien artean 29 hilabeteko espetxe zigorra ezarri dioten gazte bat dagoelarik. Otsailaren 10ean manifestaldia burutuko dugu Iruñean.

   [info +]

GAZTEDIAREN BATZORDEAN EZTABAIDAN (2006/6/6)

Ekainaren 5ean, Esparru Gaztetxearen legalizazio eta iraunkortze prozesuan Udalaren implikazioaren inguruan aritu ziren ezbaika Gazteriaren Batzordean. Bertara gazte norbanako bat joan eta bere ustez, udaletxeak gazteen beharrak asetu behar dituela azaldu zuen. Lokal autogestionatu baten beharra  Esparru Gaztetxeak egunez egun modu ez legalean asetzen ari duela kontutan hartuta, Udalaren inplikazioa beharrezkoa ikusten duela gaineratu zuen, herritarrenganako erantzukizuna erakutsi nahi badu behintzat. Jarrera berririk agertu ez arren, eztabaidak forma hartzen du behintzat, eta eragile bakoitza bere burua posiziona dezan balio izan du. Berriro ere, bi jarrera kontrajarri ikusi ziren bertan:

UPN eta CDN bi aukera ematen diote gaztediari: Udalaren eskaria haintzta hartu (Gazte Lokala erabiliz, edota normatiba betetzen duen lonja bat alokatzea) edota "nahi duguna egiten jarraitzea" horrek dakartzan ondorioekin noski. Argi dagoen moduan, lonjen irtenbide kuadrilista ez dago konparatzerik Gaztetxearekin, Autogestio Proiektun azaltzen den moduan.

Oposizioko taldeek, bestetik, Esparru Gaztetxearen funtzionamendua eta helburuak baloratuta, lonja arrnt bat ez dela argudiatu zuten. hori dela eta, lonjen inguruko normatiba Esparru Gaztetxearekiko modu ezberdin batean aplikatu beharra aldarrikatu zuten.

Edozein kasutan, hau da argi geratu beharreko ondorio nagusia: Udaletxea, gazteriaren beharrei erantzunez, Esparru Gaztetxearen iraunkortze prozesuan inplikatu ezean Gaztetxeak ezinezkoa izango du lonjen normatibak eskatzen duen lizentzia lortzea.

 

ALDAKETAK EGITARAUAN (2006/6/6)

Proiektoreareki arazoak direla eta, zinema sesioak eta audiobisualekin burutzeko zeuden hitzaldiak atzeratuko dira. San Ferminen ostean dena prest egotea espero dugu, eta zinema data beriak zehaztuko ditugu.

Hala ere, hankapalo eta burujaundien sorkuntza aurrera darraite.

EKAINAKO EGITARAUA (2006/6/2)
  • Ostirala 2: 18.00 Palestinaren inguruko hitzaldia "Denak Hamasen aurka?"
  • Igandea 4: 19.30 zinea "la isla"
  • Ostirala 9: 18.00 "askatasunaren martxa" hitzaldia
  • Igandea 11: 19.30 zinea "la novia cadaver"
  • Ostirala 16. 18.00 Hitzaldia, bideoa eta abeslaria “Nafarroa 1936”  Fermin Valenciarekin
  • Larunbata 17. KUADRILEN EGUNA: kontzertuak, bazkaria, abeslariak, antzerkia...
  • Igandea 18. Zinea “Memoria, duintasuna eta borroka” 19:30
  • Ostirala 23. San Juanen prestaketak 16.00etatik aurrrera. Hankapaloak, momotxorroak, …
  • Igandea 25. zinea "Brokeback Mountain” 19:30
  • Ostirala 30. Azoka alternatiboa. (Sorginkale Banaketak antolatua)

 

burlata.jpg (40495 bytes)DEBEKUEN GAINETIK, IGANDEAN DENOK BURLATARA (2006/5/5)

Iruñeako Udalak Gaztetxe Martxaren amaierako jaia Iruñean egitea debekatu ondoren, Burlatan izango da. Bi astez Euskal erriko txoko guztiak zeharkatu ostean, larunbatean Zizurrera helduko da, eta bertatik Iruñerriako gainerako herri eta auzoak zeharkatuko ditu. Azkenik, igandean Gaztetxe Egun mundiala dago prestatuta Burlatan.

    >>programa

IRUÑEKO UDALAK EZ DU GAZTETXE MARTXAREN AZKEN EGUNEKO JAIALDIA OSPATZEKO BAIMENIK EMAN (2006/4/28)

Iruñeako Udalak ez ditu datorren Maiatzaren 7rako antolatu den jaialdia egiteko baimenak eman. Eraso berri honen aurrean prentsaurrekoa eskainiko dute larunbatean gaztetxe martxan murgilduta dabiltzan hainbat lagunek, azken jaialdia non egingo den azaldu eta Udalaren jarrera salatzeko.

TXAKUR ZIKINAK DIRELA BERRETSI DUTE MUNIPEK (2006/4/20)

Esparru Gaztetxeko 3 gazte eskoletako bus geltokia ondoan dagoen etxetxoan KLARIONA txuriarekin muraltxo bat marrazten ari zirela, munipak agertu dira. Gazteak txinoen dendatik erosi berriak zituzten klariona kutxa, eta lau spray. Azken spray hauek Esparru gaztetxeko fatxada garbitzeko ziren (pasaden astearteko margoketa faxistak ezabatzeko), baita barruko mural bat ere. Gauza da munipen esanetan "gazteak margoketak egiten harrapatu dituztela". Montajerik asmatzekotan edo? faxismoaz ari garen aste hontan...

Klarion markei argazkiak atera, gazteak identifikatu, eta errefuerzoak eskatu dituzte, beldur omen ziren... Gazteek ere eurak identifikatzea eskatu dute; 008 eta 027 agenteak ziren. Akusazioa zein den galdetzean, ikertu beharko dutela adierazi dute. Honekin batera, sprayak eta klarionak eraman dituzte. Era berean, gazte bati esan diote irainak direla eta denuntziatuko dutela, "txulo" esan omen baitio 027 agenteari. Bi polizia kotxeak joaten ari zirela, bi emakume zizurtar ohiu egin diete adieraziz hobe zutela gazteria zirikatu ordez gauetan patruilatzea edo kotxeen abiadura kontrolatu. Amen!

Bihar goizean bertan, gazteak udeletxera joatekotan dira kexa ezartzeko, eta agente horiek denuntziatzea baloratuko dute, izan ere, ez zuten eskumenik sprayak lapurtzeko.

ERASO FAXISTAK ZIZURREN (2006/4/18)

Esparru Gaztetxea, Gazte Lokala, Institutua, paseoa... Zizurko hainbat txoko margoketa faxistez apainduta agertu ziren "viva españa", "euskal presoak camara de gas", "no guarros" bezalako lelo naziekin eta esbastika mordoekin. 18.00etan ezabaketa kalejira bat burutu zen, zeinean margoketa neonaziak ezabatu, horien ondoan kartel informatiboak ipini, eta zizurko gazte mugimenduak sinatutako manifestu bat banatu zuten. 70 bat gaztek partehartu zuten bertan. Ondoren, 3 pikolo patrol lagunduta, 90 bat zizurtarrek elkarretaratzea burutu zuten correosen aurrean.

    >> Argazkiak eta Zizurko Gazte Mugimenduaren manifestua ikusi

 

DSCN1649.jpg (46300 bytes)EDER ETXERA

200 perstona inguruk parteahrtu zuen larunbatean antolatutako manifestaldian Zizurren. Euskal pero politikoen eskubideak errespetatzea eta Eder Ariz preso zizurtarraren etxeratzea eskatu zen, egun etxetik 100ka kilometrotara baitago kartzelaraturik.

Kolektibo eta erakunde ezberdinetako hainbat pertsonak manifestaldian partehartzeko deia luzatu zuten. Hau da deialdia argudiatzeko komunikatua.

ZORIONAK ROCK ETXEA

Dagoeneko 10 urte igaro dira Zizurko gazteek musika entsaiatzeko lokal autogestionatu bat lortu zutenetik, eta udalak zeditua gainera! Baina Rock Etxea ez da izan entsailu lokal hutsa; gazte askorendako topagune bat izan da, musika talde askoren hazia izan da, borroka molde ezberdin bat mantendu du bizirik herri honetan, eta urtero kontzertuak antolatu ditu aisialdi alternatibak eraikiaz. Aupa zuek!

    >> Hemen daude kontzertuko argazki batzuk...

M30ren ERREAKZIOAK

ZGA.k martxoak 30eko plenoa baloratzen duen bitartean, ZINTZUR gaztekariak gazte asanbladako kide bati (modu pertsonalean) eta plenoan partehartutako bizilagun bati egin die elkarrizketak. Momentuz audioak zintzilikatu ditzakegu, aurrerago espero dugu elkarrizketak transkribatzea.

  >> gazte zizurtarra

  >> bizilagun zizurtarra

 

EDER ETXERATZEAREN ALDEKO MANIFESTALDIA

Datorren larunbatean, apirilak 8, Eder gazte zizurtarraren etxeratzea eskatuko duen manifestaldia burutuko da Zizurren, bere atxiloketaren 1. urteurrenean. Hainbat kolektibo eta eragilek bertan partehartzeko deialdia luzatu dute.

info +

GAZTETXE MARTXA BADATOR!

wpe1.jpg (34705 bytes)Dagoeneko aurkeztua da Gaztetxe Martxako egitaraua eta ibilbidea.

info +

30M> UPN eta CDN, berriro ere, EZTABAIDARI EZETZ

Martxoak 30, ZGA-k egindako manifestua udaletxeko plenora iristen da. Bertan, elkarrisketa marku baten sorrera eskatzen da, gazteek beharrezkoak dituzten lokal autogestionatuen inguruan eztabaidatzeko. Ta zer gertatu? 7 bozka 12ren kontra; berriro ere, beren talante demokratikoa erakusten duten UPN eta CDNren 12 bozka. "Ez da beharrezkoa elkarrizketa markurik eratzea, ez baita inoiz itxi elarrizketa markurik". Gazteriaren Batzordeaz ari ziren.

ZGA balorazioak egiten dabil: lasai Iriarte eta bere lagunak, laster web-orrian jarriko dugu, jeje.

Momentuz, hemen duzue Diario de Noticias-ek egindako kronika.

ZIZUR NAFARROAKO OLINPIADETAN GARAILE

Zizur eta Atarrabia badaude dagoeneko Gazte Topaguneko Olinpiadetako finalean. Irunberrin jokatu zen kanporaketa, Gazte Egunarekin batera. Etxarri, Olazti, Leitza, Agoitz eta Goizueta saiatu arren, ezin izan zuten Iruñerriko intxekin lehiatu. Gainera Atarrabiako dantza australiarra eta ZZizurko Spice Girlsek zur eta lur utzi zituzten bertaratutako herritar guztiak.

Argazkiak ikusgarriak dira!

M30> AUTOESTIOA AITORTZE ETA BERMATZE BIDEAN

Datorren ostegunean, martxoak 30, Zizurko Gazte Asanbladak manifestu bat aurkeztuko du Udaletxeko plenoan. Manifestu horretan adierazten diren idei nagusiak hauek dira:

+ Autogestio Proiektuaren eta Esparru Gaztetxearen funtzionalitate eta beharra aitortu.

+ Lokal Autogestionatu iraunkor bat bermatzeko eztabaida gune bat eratzea, zeinean politikari eta gazteek parte hartuko duten.

Plenoa bitartean kalean elkarretaratze-jaialdia ospatuko da, musikarekin, merienda, malabareak...

KOMUNIKABIDE ALTERNATIBOEN GAZTE TOPAKETAK

kmkalterntb.jpg (8976 bytes)Pasaden martxoak 17-18-19an Komunikabide alternatiboen inguruko hausnbarketa eta eztabaid aluzea burutu da, zeinean Zizurko ZINTZUR gaztekariak partehartu zuen. Gehienon eragin esparru txikia izan arren bistan dago elkarlanean botere handia dugula, eta zentzu honetan, elkarlanaren garrantzia izan zen ondorio nagusietako bat. Bide horri jarraiki, bi bitarteko sortu dira dagoeneko, batetik komunikabide laternatiboen arteko posta zerrenda, eta bestetik www.kontrainformatu.info web-gunea.

Bestetik, hemendik aste gutxitara Topaketetan izandako eztabaidak Zizurren errepikatuko dira ZINTZURek antolatuko duen KOMUNIKAZIO MINTEGIAN.

FEMINISMOARI ATEAK ZABALTZEN

emakume.jpg (27139 bytes)Urtarrilean bezala, Zizurko Gazte Asanbladak ziklo berria antolatu du martxorako. Sistema patriarkarra du oinarrian jendarte kaptalista honek, bi sexuen gainean genero bereizketa eraikiaz eta horien arteko jerarkia injustua ezarriaz. Gai honen inguruan hausnarketa bultzatzea dute helburu jardunaldiok, eta gazte oro gonbidatuta dago antolatutako egitarau zabalean partehartzera.

   :: egitaraua ikusi ::

 

>> IHAUTERIETAKO ETA AUTOGESTIOAREN 6 HILABETEAK OSPATEZEKO JAIAREN ARGAZKI BERRIAK IKUSGAI!!

 

ZINE LIBERTARIOA

Sorginkale Banakeak zinameldi libertarioa antolatu du otsaila bukaera eta martxoa hasierako asteetarako. honakoa da egitaraua:

22-F > Dokumentala, Buenaventura Durruti, anarkista

26-F > 1984

29-F > La estrategia del caracol

3-M > Tiempos modernos

 

O-25 > ESPARRUREN 6. HILABETEURREN JAIA

Gezurra dirudi, baina dagoeneko urte erdia betetzekotan dago Esparru Gaztetxeak. Hura ospatzeko otsailaren 25ean egitarau berezia ospatuko dugu, ihauteriak direla aprobetxatuz gainera. Egitarauari dagokionez, bazkalaurretik trikipoteoa burutuko da Zizurko taberna ezberdinetan. Mozorro bazkaria izango dugu gaztetxean, eta jai giroan murgildurik, arratsaldeko 18.00tan ihauterietako kalejiran partehartuko dugu.

Beraz badakizu, eskuratu bazkarirako txartela gaztetxean, mozorratu eta gozatu!

Eta hilabete askotarako!!

>> argazkiak

 

O-10 > OKUPAZIO BERRIA ATARRABIAN

Udaletxearen pasibotasuna eta moteltasunaren aurrean, Atarrabiako Gazte Asanbladak eraikin bat okupatu du gaztetxea gorpuzteko, 2004ko azaroaren 30an desalojatutako gaztetxearen eraikina hain zuzen ere (murillo aita kaleko 1.znbk). Info gehiago haien web-orrian.

 

GazMartxa.jpg (19741 bytes)GAZTETXE MARTXA bidean

>> Aurten Euskal Herrian inoizko udaberririk biziena iragarrita dago. Apirilaren 21ean Maulen hasita herri loraldi erraldoi bat zabalduko da Euskal Herriko ehundik gora gaztetxetan, Maiatzaren 7an Iruñean bukatu arte. Ekimena aurkeztu du EHko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Koordinadorak Iruñan otsailaren 4an.

 

Otsailaren 4ean > MANIFESTAZIOA IRUÑAN Euskal Herriko gazte eta gaztetxe guztien defentsan

Okupazioa ez da delitua, errepresioari aurre egin! lelopean mani zaratatsua deitu dute Iruñean. 17:30ean hasiko da manifestazioa Golem zinemetatik eta zarata handia egiteko tresnak eramateko deia egin dute.

         :: manifestaldiaren KRONIKA eta ARGAZKIAK hemen klikatuz ::

 

drog.jpg.psd (358299 bytes)¿Y TU QUE MIRAS? DROGA JARDUNALDIAK

urtarrilaren 11tik otsailaren 12ra droga jardunaldiak Esparru Gaztetxean. hitzaldiak, filmeak eta panel erakusketa mordoa.

:: azken momentuko egitarau aldaketak ::

  :: jardunaldien jarraipena :: gaztesarearekin elkarlanean

 

SPARRU GAZTETXEA: KERIK GABEKO EREMUA

Sparru gaztetxeko asanbladak erabaki berri du gaztetxean ez dela gehiago erreko, errespetua dela eta. Eztabaida irekirik dago webguneko foroan, zein da zure iritzia?

MAKETAZIO TAILERRA (2006/12/27)

Datorren urtarrilak 3 asteazkena artikuluak maketatzen eta kartelak diseinatzen ikasteko tailerra izango da gaztetxean. ZINTZUR kontrainformazio proiektuak antolatu du tailerra, horrela zizurko gazteek aldizkarian idaztea erreztu nahiean, eta era berean bakoitzak bere artikuluak maketatu ahal izateko. Ordenagailuak eramango dituzte tailerrerako baina ahal duenak eraman dezala berea. 17.30tan izango da.

>> SPARRU 2005

gabon zaharreko argazkiak ikusgai hemen