![]() |
||||||

| ASTERO ASTEAZKENA:19.00 ZINEMA OSTEGUNA:18.30 Gazte Asanblada IGANDEA: 19.00 ZINEMA |
|
| SAN JUAN HERRIKOIAK EKAINAK 23 |
|
| AGITAZIO EGUNA EKAINAK 30 |
![]() ![]()
|
| ZERGATIK EZ? | ![]() |
| KUADRILEN EGUNA EKAINAK 17 |
![]()
|
| FERMIN VALENTZIA ETA ASKATASUNAREN IBILALDIA EKAINAK 16 |
![]()
|
| ROCK ETXEA: 10 URTE ZARATATSU | |
| GAZTE OLINPIADAK: NAFARROAKO KANPORAKETA | ![]() |
| 6 HILABETE URRENA OTSAILAK 25 |
Hona hemen festaren
argazki batzuk, gehiago eskuratzeko zain gaude... denbora gutxian izango dir aikusgai
|
| MENDI IRTEERA ABENDUAK 4 |
Esparru Mendi Taldeak
proposatuta, igande honetan Aralar mendikatera joan ginen gaztetxeko 20 bat gazte, baita
elurarrekin gozatu ere!
|
| ESPARRU BIDEOAK | Egonkortuz doa
gaztetxeko jarduera finko bakarra. Hauek dira datorren bi asteetan proiektatuko diren
luzemetraiak: igandea 23: kill bill asteazkena 26: liste de espera igandea 30: Fahrenheid 9/11 asteazkena 2: kranpack
|
| 2.HILABETETZE AFARIA urriak 22 |
Afari autogestionatua
burutu genuen eta ondoren bingoan aritu ginen jolasean, sariak tartean.
|
| ZORIONAK ESPARRU, AUTOGESTIOAZ 2 HILABETE ! | Esparru Gaztetxearen 2.
hilabetehurrena ospatzeko kalejira bat burutu zen. Ondoren azken bi hilabeteetako argazki
proiekzioa burutu zen, pintxoez lagunduta.
|
| URRIAN JARDUERA PILA! | Hilabete honetan
jarduera asko izan dira gaztetxean. Hala ere sentitzen dugu webgunea egunerokotasuna
galtzea zentzu horretan, hona hemen, baina, memoria-laburpen txiki bat: ESPARRU BIDEOAK: honako filmeak izan dira ikusgai: extrangeras, contra la pared, ser y tener, eta robots. ARRAZAKERIA / RACISMO STOP: margoketa faxista eta xenofoboak agertu izan dira azkenaldian zizur nagusian, eta erantzun moduan bi ekintza egin ziren: alde batetik margoketa hauek ezabatuak izan ziren, eta bestetik arrazakeriaren aurkako kontzentra bat burutu zen. AUZOLANAK: asteburu goizetan auzolanak aurrera egin du, alde batetik beheko solaitruko gelatxoa garbitu eta margotu dugu, bilerak egin ahal izateko moldatuz. Era berean, gaztetxeko atarian zenbait landare ipini dira, eta horretarako lurra, mazetak eta landareak lortu behar izan ziren. ASGARTHen ESKALADA: Groenlandian dagoen Asgarth mendia eskalatzen aritutako mendizale bat etorri zen gaztetxera, eta haien espedizioaren dokumental audiobisualaz gozatzeko aukera izan genuen. |
| ESPARRUK hilabete bat betetzen du!! IRAILAK 20 |
![]() ![]()
|
| ESPARRU DANTZA TALDEAREN ENTSAILUA IRAILAK 9 |
>> ordua zen bai
ESPARRU DANTZA TALDEAren entsailuak hasteko! Horrela ba, ordu bat inguru aritu ginen
gazteok dantza herrikoiak praktikatzen. Betiko zortziko edo zazpijausiak dantzatzeaz
gainera beste berri pare bat ikasi genituen gainera, axuri-beltza kasu.
>> entsailua bitartean irlandako gazte erakunde bateko 3 gazteren bisita izan genuen, eta zizurko gazte mugimenduaren eta esparru gaztetxearen inguruan hizketan aritu ginen.
|
| HITZALDIA: ABIADURA HANDIKO TRENA (AHT) IRAILAK 7 |
>> asteazkenean
AHT GELDITU taldeko kide bat etorri zen gaztetxera, eta egungo desarroilismo bidea
kritikatu ondoren, AHTari buruz aritu zitzaigun. Gai ezezaguna dirudi, baina egia esan
AHT-ak Zizur eta Etxabakoitz artean du proiektaturik tren geltokia egitea, baita merkatal
gune handia ere, gertu jotzen gaituen gaia da beraz.
|
| DROGA TAILERRA +BATUKADA IRAILAK 6 |
>> pasaden
asteartean droga tailerra burutu genuen gaztetxean, gaiari buruz aske hitzegiteko,
arriskuei aurre hartzeko. Alde batetik droga desberdinei buruz hitzegin genuen, baina
momentu aberasgarri eta partehartzaileena droga kontsumo eta kontsumismoaren arteko
bereizketan oinarritu zen, eta argi dago jendeak buruari eragin ziola, baita
erreflexionatzeko eta autokritikarako momentua euki ere. Tailerra bukatuta, batukadaren
bisita izan genuen, eta kalejira labur baina alaia antolatu genuen.
|
| ABUZTUAREN 29TIK IRAILAREN 5ERA | >> aste honetan
argazki gutxi atera izan ditugu, arazo tekniko batzuk, baina beno, horra hemen lortu
duguna, harropa tintatze tailerra, argazki gaztetxeroa, eta poesia emanaldia:
|
| ESPARRU EGUNA ABUZTUAK 28 |
>> Bai egun
konpletoa! BAzkaldu aurretik ezagutze jolasak egon ziren, ondoren 50 bat pertsona alder
apartehartu zuten bazkari eguzkitsua. Itzala heltzeko zai hip hoparen momentua iritsi zen,
callejaren eskutik, et aberanduago break dantzari batzuk aho zabalik utxi gintuzten!
Azkenik, UNTSALAZ txarangarekin kalejir aburutu genuen Zizur inguruan, jai giro apartan;
et abukatzeko gauean zinema egon zen gaztetxean, DIARIOS DE MOTOCICLETA filma ikusgai. Aipatzea bideoak grabatu zirela break dance-arekin et atxarangarekin, eta Zizurko jaiak bukatuta, urria aldean ESPARRU GAZTETXEAREN CDa aterako dela, gaztetxearen egunez eguneko argazkiekin batera.
|
| 8. EGUNA ABUZTUAK 27 |
>> txirrindula
martxako argazki batzuk:
|
| 7. EGUNA ABUZTUAK 26 |
>> kalejira burutu
zen zizur inguruan, non sartu ote ziren skina zaharreko generazioak?? jaja
|
| 6. EGUNA ABUZTUAK 25 |
>> Arratsalde
honetan dantza herrikoien ikastari txiki bat egitea zegoen programaturik, baina akats
tekniko batzuk direla eta beste egun baterako utzi da. Hala ere, gogoak eta iniziatibak
soberan ditugunez, batzuk koadroan jolasten aritu dira (skina bateko joko mitikoa) eta
beste batzuek gaztetxeko atzekalderakokartela egiten aritu dira, besteak beste.
|
| 5. EGUNA ARGAZKI ERAKUSKETA, LOGO LEHIAKETA ETA ZINEA ABUZTUAK 24 |
>> Zizurko gazte
mugimenduaren inguruko argazki erakusketa egon zen ikusgai gaztetxeko paretatan. Bestalde,
Gaztetxeari logo bat ipintzeko lehiaketari hasiera eman zitzaion, eta gauean EL FORAT
filme dokumentala ikusi ahal izan zuten gaztetxera joan zirenek.
|
| RASTA ETA TXURRO TAILERRA ABUSTIAK 23 |
>> gazte guztiek
txurro edo rast abat nahi izan zuten, eta egia esan, ez zen denborarik egon buru guztiak
apaintzeko. Beraz, gutxi barru tailerra errepikatzea proposatu zen, adi egon. Beste bi
argazkiak dagoeneko egunerokoak bihurtu dira, mahai jokoetan gazte asko jolasean, eta
pinponean beste asko. KOmentatzea ba gutxi barru Esparru Gaztetxeko I Pinpon Txapelketa
burutzera goazela, beraz entrenatu, behar izango duzue eta!
|
| ESPARRUREN 2. EGUNA ABUZTUAK 21 |
>> Goizean
berriro ere auzolana egon da, lokala hobetzeko bidean.
>> eguerdian bazkari autogestionatua izan da, eta ondoren mus eta partxis txapelketak. Aldi berean, herriko kantautore famatu batek abestu du gaztetxean, baina ez bakarrik:
>> arratsaldean serigrafia tailer herrikoia burutu da, jende dexente ibili da plantila desberdinak erabiliz bere arropa apaintzen. Merendatzeko aukera izan dute ere batzuk, gaztetxean saldu diren tortila pintxoak eta bizkotxoa azkar bukatu baitira, bai goxoa dena benetan!
|
| HERRI OLINPIADAK OKUPAZIO EGUNA |
Jendetza handia
bildu zen arratsaldean zehar gaztetxearen inguruan. Lehenik herri olinpiadak egon ziren,
eta beranduago asanblada. Aipatu beharra dago Gaztetxeko lehenengo asanbladan 80 bat gazte
partehartu zutela, itzela!! Hemen daude herri olinpiadetako argazki batzuk:
|
| SPARRU
GAZTETXEAREN OKUPAZIOA
ABUZTUAK 20 |
Hona hemen
okupazioaren argazkiak: >> AUZOLANA AURRERA DOA!! 11.00h
>> ARRATSEAN ERE, AUZOLANA BIZIRIK
|
| PRE-OKUPAZIO
TXIRRINDULA MARTXA
UZTAILAK 28 |
Entzun dezatela
Zizurko kale guztietan barna: GAZTETXE BATEN BEHARREAN, O-KU-PA-ZI-O-A!!
|
| PRE-OKUPAZIOA
FUTBITO TXAPELKETA
UZTAILAK 22 |
ADI! UDA HONETAN
ZIZURREN OKUPATZERA GOAZ! Zizurko gazteek osatutako 6 futbolari taldek, eta txapelketara
urreratu zirenak ere okupazioaren alde egin zuten. GAZTE ADI, GAZTETXEA DATOR!
|