ERREPRESIOAREN GAINETIK, ESPARRU GAZTETXEA AURRERA

Bi hilabete dira Zizur Nagusian gazteok lore berri bat landatu genuenetik, Esparru Gaztetxea okupatu genuenetik. Bi hilabete hauetan adina eta koadrila desberdinetako gazteok elkar ezagutu eta komunikatzeko aukera izan dugu. Gure artean antolatuz aisialdi eta bizi eredu alternatiboak jorratu izan ditugu. Balore eta jendarte-gai desberdinen inguruan formakuntza landu dugu ere. Eta guzti hau modu autosuficiente eta autogestionatuan.

Hala ere, boteredunek ez gaituzte begi onez ikusten ari, eta desalojo-prozesua prestatzen duten bitartean errepresioa areagotzen hasiak dira. Bide honetatik, bigarren hilabetehurrenean eskutitz madarikatu bat heldu zitzaien bi gazte zizurtarrei, usurpazio delituaz akusaturik Nafarroako Entzutegian deklaratzeko deituak izan dira. Gainera gazte horietako bat ez da sekulan identifikaturik izan gaztetxean, eta bestea herriko munipek identifikatu zuten behin, Zizurko udaletxe ustelduaren kolaborazioa agerian utziz. Hori da bai haien joku zikina.

Era berean aipatzekoa da azken asteotan nabaritutako polizien areagotzea, pikoloak zenbait egunetan, paisanoz jantzitakoak edozein bazterretan egunero… ez dute ba uste izando jarrera horrekin gu beldurtu eta gure Autogestio Proiektuari uko egingo diogunik? Bai zera! Gure borrokari tinko eustea besterik ez dute lortzen. Horrela, gazteok daukagun antolatzeko, alternatibak sortzeko eta boteredunak zirikatzeko gaitasunaz jabetu gaitezen laguntzen gaituzte. Hori dela eta, Esparru Gaztetxea aurrera egiteko hautua egina du, eta hare gehiago, gure proiektua sendotzeko erabakia hartua dugu zizurko gazteok. Horregatik indarrez ohiukatzera goaz, errepresioaren gainetik Esparru bizirik dirauela!

ZIZURKO GAZTE ASANBLADA