Auzokide agurgarria,

Esparru gaztetxetik jakinarazi nahi dizkizuegu lokalaren jabearen iguruan izan diren azken gertaerak.

Okupatu zen egunean bertako adminiztratzailearekin harremanetan jarri ginen.

Berak esan zigun irailatik aurrera bazeudela pertsona batzuk lokala alokatzeko nahian, eta guk alokailuaren kontratua behin betiko egin ostean bertan egoteko proposamena egin genion, lokaletik modu baketsuan aterako ginela esanez. Era berean gaztetxearen asanbladak ura eta argiaren gastuak ordainduko zituela erabaki genuen, eta asdministratzailea lokala bisitatzera eta horrela kontua zehaztera lehen bait lehen etorriko zela.

Astea aurrera zihoan eta administratzaileak agertu ez zenez, berriz berarekin harremanetan jarri ginen. Guztion harridurarako honek iritziz aldatu zuen eta lokala abustuaren 30a baino lehen hustutzea nahi zuen, hori alokatu ere ez zuelarik.

Gaztetxearen asanbladak uste du administratzaileak jabeengandik edota udaletxearengandik presioak jaso dituela. Dena den, guk gaztetxearen hustutzea gertatzeko jarri genituen baldintzak bete ez direla ikusita bertan gelditzea erabaki dugu.

Lokala, ikusi ahal izan duzue moduan, zizurko gazteontzat oso aberazgarria delako, baita bizilagun ororentzat ere. Azken berri bezala, abuztuak 31an jabeek usurpazio denuntzia ipini dutela jakinarazi digute Zizurko Udaltzaingoek.

Bukatzeko argitu nahiko genuke ez dugula inorekin arazorik eduki nahi ezta erresistentzia edo hustuaratze bortitzarik. Baina hala ere, ezin dugu egunez egun errealitate bihurtzen ari garen amets hau alde batera utzi. Ondorioz, egunero bezala jarduera desberdinak egiten jarraituko dugu, gure autogestio proiektuan sakontzen.

Zuen kritika, iritzia eta eskaeretara irekita gaude.

ESPARRU GAZTETXEAREN ASANBLADA.