
¿Y TÚ QUE MIRAS? Droga jardunaldiak
(Urtarrilaren 11tik otsailaren 12ra)
Historiaren joan etorrian, gizarte guztietan drogak egon izan dira, egun badaude, eta etorkizunean ere izango dira. Hala ere, drogen inguruko mezu anitz, ezberdin eta kontraesankorrak jasotzen ditugu: erakunde batzuek normalizazioa eskatzen dute, beste batzuek interes ekonomikoak eta kontrola salatzen dute tartean; batzuek drogari EZ esaten dute, beste batzuek kontsumoaren ondoko arriskuak murrizteaz
Kontestu honetan oso zaila da gazteria (kontsumitzaile potentzial handiena) drogekiko jarrera kontziente nahiz koherentea eraikitzea. Ondorioz, gure inguruan droga kontsumoa gaizki ikusia izan ezik, erabat orokorturik dago. Eta Zizur Nagusia horren adibide argia da. Horrela ondorioztatu genuen Zizurko gazte askok 2004ko ekainean antolatutako eztabaidetan: arazo larria da gazteon arteko droga kontsumo irrazional eta kezkagarria. Eskinetan isolaturik egoteak, eta aisialdirako alternatiba ezak, gure drogekiko jarrera baikorragoa izatea ekartzen du. Hori dela eta, droga kontsumoa oso hedatuta dago modu orokorrean eta limiterik gabe.
Ondorioz, Zizurko Gazte Asanbladak drogen inguruko jardunaldiak antolatu ditu Esparru Gaztetxean, honako helburuarekin: drogadun jendarte honetan modu kontziente eta aske batean bizi ahal izatea, menpekotasunik gabe. Ikuspuntu integral batekin ezagutu nahi dugu fenomenoa:
§ HEGOAK, gazteria, familiak eta, orokorrean jendartea sentsibilizatu, formatu eta informatzea helburu duen erakundeak, kontsumoaren ondoko arriskuen murrizketaz mintzatuko da.
§ Lander Lujambio, Zanduetako Komunitate Terapeutikoko Presidenteak, Nafarroako droga kontsumoaz, bere ondorioetaz, gazte drogamenpekoen gaineko interbentzioaz, ... mintzatuko da.
§ Justo de la Cueva soziologoak, drogen inguruko ikuspuntu historikoa azalduko du, jendarte garaikideetan eta bertako herri mugimenduetan izandako eraginari buruz hitz eginez.
§ SEGI, gazte erakundeak, gazte perspektibadun drogen aferaren inguruko irakurketa politikoa azalduko du hausnarketa bila.
§ GLORIA REKARTE, preso ohiak, kartzeletako errealitatea hurbilduko du, bertan kontsumoa orokorra delako eta preso askok bertan bilakatzen baitira drogomenpekoak.
Era berean, informazio-panelen 3 erakusketa jardungo dira; eta bestalde, 10 luzemetrai proiektatuko dira drogen fenomenoaren aurpegi desberdiank ezagutzeko (azteazkenero eta igandero).
Joku bat ez delako, tartean interes asko daudelako, ez dugulako manipulaturik izan, ezta kontrolatuak ere, arduradunak izan gaitezkelako, eta buruaskiak izan nahi dugulako, ez gara geldirik geratuko.
Zeri begira zaude? Hurbildu eta partehartu!
EGITARAUA
Hitzaldiak ostiralero 17.30tan:
urt.13 HEGOAK
Urt.20 Lander Lujambio
Urt.27 Justo de la Cueva
Ots.3 SEGI
Ots.8 HEGOAK-en beste hitzaldia
Ots.10 ONDORIO EZTABAIDA
Zinea 19.00retan asteazk + igandetan:
urt.11 trainspotting
urt. 15 requiem por un sueño
urt.18 spun
urt.22 la vendedora de rosas
urt.25 therteen
urt.29 el pico
ots.1 marihuana documental
ots.5 cheech y chng
ots.8 20.00 huele pega (HERGOAKen hitzaldiaren ondoren)
ots.12 la naranja mecánica
Panel erakusketak: urt.15-18 askagintza
Urt.22-25 Ehu-ko ikasleak
Urt.29-1 SEGI