ERASO
FAXISTA 2006/4/17
Gaur apirilak 18, Zizurko hainbat txoko eta kale margoketa faxistez josiak agertu dira, hala nola, Esparru Gaztetxea, Gazte Lokala, Institutua, Kirolalde pasalekua, herria Leloen artean honako hauek agertu dira: viva España, Puta ETA, guarros no, Euskal Presoak cámara de gas eta esbastika mordoa.
Gertakaria ez da kasualitatez suertatu, eta egoera politiko berriaren baitan kokatu beharra dago. Azken boladan, balizko prozesu demokratiko baten bidean urrats ezberdinak eman dira: ETAren su-etena, Bakeran Aldeko Emakumeen AHOTSAK, zenbait agintarien borondate-hitzak Bestalde, bakeruntz eraman nahi gaituen prozesu honi kontrajartzen zaizkion oztopoak ere ugariak dira: ekitaldien ilegalizazioak, poliziaren jazarpen bortitza Nafarroan, UPN-CDN-k beraien borondate eza argi eta garbi adierazten dute: euskararen kontrako jarrera, Euskalerria Irratiri boikota, 1936ko fusilatuak faxismoaren biktimatzat ez jotzea Horrelako jarrerek konfrontazioa sortzea dute helburu, eta konfrontazio giro honen baitan kokatzen dira gaur goizean Zizurren agertutako margoketa neonaziak.
Zizurko gazteok ez gaude prest honako gertakariak onartu eta ez ikusiaren egiteko. Jakin badakigu Udaletxearen jarrera zein izango den, izan ere, 2005eko urrian agertutako margoketa faxistak hor jarraitzen dute, Kalua tabernako plazan. Honen aurrean, margoketa hauek ezabatzeko erabakia hartu dugu, baita Zizurko auzokide guztiak hau egitera gonbidatu ere. Guztion artean Zizur aske eta justu bat eraiki nahi dugulako: faxismorik gabe, arrazakeriarik gabe, genero zapalkuntzarik gabe; azken batean, pertsona guztien eskubideak onartu eta bermatuko dituena. Guztion ardura da.
ZIZURKO GAZTE MUGIMENDUA
