boton-ber.jpg (7897 bytes) boton-gaz.jpg (8368 bytes) boton-ais.jpg (7037 bytes) boton-his.jpg (8986 bytes) boton-prk.jpg (10199 bytes) boton-for.jpg (7706 bytes) boton-est.jpg (8164 bytes)
gezi.jpg (18316 bytes)

defentsa manifestua      Gazte Bilgunea

ESPARRU 2005

JADA 4 HILABETEZ AUTOGETSIOA LANTZEN!

Esparru Gaztetxeak 4 hilabete betetzen ditu abenduaren 20ean, eta zizurko gazteok jarduera desberdinak antolatu ditugu honakoa ospatzeko:

>> asteartea 20: txokolatada + karaokea + gaztainak 18.00etan

>> asteazkena: zinea 19.00etan: Asterix eta 12 probak (euskaraz)

>> ostirala 23: buztina tailerra

>> larunbata 24: denok Olentzeroren kalejiran partehartzera! Gaztetxeak karroza propioa edukiko du, eta kalejira bukatutakoan saski batenzozketa burutuko da Esparru Gaztetxean.

>> igandea 25: zinea: la chaqueta metalica

gaztetxe herrikoi baten alde, partehartu eta gozatu!

 

ERROTXAPEAKO GAZTETXEA ITXI DUTE MUNIZIPALEK GAUR GOIZEAN

Gaur goizean Errotxapeako Urargi gaztetxea itxi dute munizipalek barruan inor ez zegoela aprobetxatuz. Arrastaldean mobilizazioak izango dira

Urargi gaztetxea

Iruņerriko gazte asanbladen oharra:

Munipak joan dira goizean eta barruan inor ez zegoelarik itxi egin dute gaztetxea. Nazi-onalak ere agertu dira bere lagunei babesa ematera. Errotxapea auzoan urte betean okupatu zuten 3. gaztetxea zen URARGI. Duela 2 hilabete inguru izan zen okupatua ta bertan ekimen, kontzertu eta hitzaldi ugari egin dira.

Arratsalde gauean mobilizazioak egongo dira, ahoz aho pasako da!!

auzo bat gaztetxe bat!!

desalojoen aurrean..... iruņerriko gazteria borrokan!!

EGITARAU BEREZIA INDARKERIA SEXISTAREN AURKAKO ASTEAN (2005/11/21)

Urtero bezala azaroaren 25ean Indarkearia Sexistaren aurkako eguna ospatuko da, eta testuinguru honetan esparru Gaztetxeak egitarau berezia antolatu du aste osorako:

astelehena 21: mural margoketa gaztetxean "gure bizitza eta gorputza gurea izan behar du" lelopean

asteazkena 23: genero indarkeriari buruzko "solo mia" filmearen zine-emanaldia

osteguna 24: emakume jipoituen kasu eta testimonioen erakusketa

ostirala 25: indarkeria sexistaren aurkako egunean Iruņean ospatuko den manifestaldian partehartu

igandea 27: genero indarkeriari buruzko "te doy mis ojos" filmearen zine-emanaldia

ESPARRU GAZTETXEAREN ALDE ZIZURTAR BATEN ESKUTITZA

          >> Zizurko Al Reves aldizkarian argitaratutako oharra (gazteleraz)

ERREPRESIOAREN GAINETIK, ESPARRU BIZIRIK!

          >> gazte asanbladaren adierazpena

banner1.jpg (26702 bytes)ZORIONAK ESPARRU! (2005/10/22)

Egitarau berezia:

urriak 20: 18.00etan kalejira eta ondoren esparru gaztetxearen argazki erakusketa pintxoek lagunduta

urriak 22: afari autogestionatua eta ondoren bingoa

urriak 24-29: auzolanak arratsadero gaztetxea txukuntzen jarraitzeko eta bizilagun, lagun eta interesatuentzako bisita saioak antolatzeko.

ESPARRU BIDEOAK EGONKORTUTA (2005/10/22)

Gaztetxeko aisialdiko jarduera potenteena ESPARRU BIDEOAK izaten ari da. Astero asteazken eta igandeetan dohako zinema proiektatzen da 20.00etan gaztetxean, filme eta dokumental desberdinak tartekatuz. Dagoeneko azaroak 3ra arterako filmeak finkaturik daude, AISIA atalean argitaratuak daudenak.

log_index.gif (6247 bytes)IGANDEAN DENOK NAFARROA OINEZERA! (2005/10/14)

 

Goizeko 8.00tan igerilekuen aurreko parkinetik aterako dira Gazte Asanbladak antolatutako autobusak, beraz goiz jeiki, eta ondo pasa ikastolen aldeko jaialdi naparrean!

ESPARRUKO ARGAZKI LEHIAKETA (2005/10/7)

Urriaren 7an gazteon sormena utzi dugu berriro ere agerian, Gaztetxean antolatutako argazki lehiaketan. Berriro ere, alternatibak sortzeari ekin diogu, eta gazteon partehartzea handia izan da. Argazkiak gai desberdinetan egituratu dira: komunikazioa, natura, kultura, "aske eta basatia" eta gai librea.

          >> argazki irabazleak ikusgai

 

INTOLERANTE ESPAINOLISTA BATZUK ESPARRU GAZTETXEA ERASOTU DUTE (2005/09/22)

Gaur goizean Gaztetxean margoketa bat agertu da "viva espaņa" lelopean, "eraso guztien gainetik gaztetxeak aurrera" aldarrikatzen duen mural baten parean. Gaztetxeko asanbladak oraindik ez du gai honen inguruan ezer aipatu, baina probokazio eta holako errespetu falten aurrean, Esparru Gaztetxeak gazteendako espazio liberatu bat eskeintzen jarraituko du, baita bere asanblada eta jarduerekin aurrera egin ere.

          >> margoketaren argazkiak ikusi

 

OSTEGUNERO INSTITUTUAN ELKARTARATZEA

Dagoeneko hasia da ikasurtea institutuan, eta horrekin batera aldarrikapenek ere hasiera hartu dute. Bide honetatik, ostegunero institutuko patioan elkartaratzeak antolatu dituzte gazte ikasleek "necesitamos locales autogestionados, ESPARRU BIZIRIK!" lelopean.

 

ESPARRUK HILABETE BAT BETETZEN DU!!

Gaur asteareta 20 Esparru Gaztetxeak hilabete bat betetzen du, okupazioaren predikzio onenak ere gainditu ditugu! Ondorioz, gaur arratsaldeko 7retan merendola burutuko dugu Gaztetxean, gonbidatirik zaudete!

 

ZIZURKO JAIAK HEMEN DIRA!jai6.jpg (31244 bytes)

Zizur Nagusiko jaiak Irailaren 13tik 18ra ospatzen dira aurten, eta urtero gertatzen den bezala Udaletxearen programa ofizialaren parean egitarau herrikoia antolatzen du herri mugimenduak. Ezaguna da udaletxeen joera zentzu honetan, gure herriko jaiak espaktakulu bihurtu eta herri partehartzearekin bukatu nahi duena. Baina herri mugimenduak aurrera pausoak ematen ditu ere, eta espazio liberatu berria dugu aurten jaietan, uda honetan okupatutako Esparru Gaztetxea. Beraz programa alternatibo osoena dugu aurten azken urteekin alderatuz.

     >> programa alternatiboa ikusi

                      >> ARGAZKIAK!!

UDALETXEKO GAZTEDIAREN BATZORDEA

Irailaren 5ean Udaletxeko Gaztediaren baztordea ospatu zen, hilabete honetako bakarra, eta gazte asanbladako bi gazte bertaratu ziren ondorengoa adierazteko:

Hasteko, pasaden abuztuaren 20ean gazteek lokal bat okupatu zutela informatzeko, zeinean egunero 100 gazt einguru partehartzen duten, zeinean egunero asanblada eta jarduera desberdinak gauzatzen diren. Era berean, bizilagunekin dagoen harreman baikorra eta jabeekiko egoera eta denuntzia badagoela adierazi zen.

Bestalde, auzi honetan udaletxearen erantzukizuna errebindikatu zuten. Gazteek lokalak behar dituzte autogestionatzeko, eta Udaletxeak behar hau ase balu, gazteek ez genuke lokal pribatuak okupatzeko beharrik izango. Ondorioz, gazteok jasaten dugun bulnerabilitate egoera honen erantzulea (denuntzia ipinita dago eta desalojoa edonoiz gerta liteke) udaletxea da.

Ondorioz, Autogestio Proiektuarekiko duten jarrera berriz planteatzeko eskatu zitzaien, baita lokalen eta gazteriaren inguruan. Aipatzekoa da nola Zizurko udalak dituen lokal kopurua 3000 biztanle genituenean zituen lokal kopuru ia berdina dela, eta beraz, ulertzekoa dela lokalik ez izatea, hori baita orduan benetako arazoa eta irtenbideak eman beharrekoa. Azkenik, Gaztetxera gonbidatuak izan ziren bertan zeuden zinegotziak, ikus dezaten bere kabuz Esparru Gaztetxean sortutako mugimendu eta bizia.

 

     >> Gazte Asanbladak balorazio ona egin zuen, errezeptibitatea somatu zuen, eta oso adierazgarria da ezta bizilagun batek udaletxean kexatu izana. aurrera ba!

 

LOKALEKO JABEEK USURPAZIO DENUNTZIA IPINI DUTE DAGOENEKO

Abuztuak 31an, Zizurko udaltzaingoak Gaztetxean agertu dira eta jabeek denuntzia ipini dutela jakinarazi dute.

          >> informazio gehiago

IGANDEA 28, AUTOGESTIO EGUNA ESPARRU GAZTETXEAN

Egitarau berezia dugu gaurkoa Esparru gaztetxean. 13.00etan gazteon artean harremantzeko jokuak egongo dira, ondoren, 14.30tan bazkaria izango da, gazte asanbladaren solomo-perolo famatua dastatzeko aukera izango dugularik. Bazkalostean bingoan aritzeko parada izango dugu, eta ondoren break dance egingo dute zizurko gazte batzuk. 18.00etan UNTSALAZ TXARANGArekin kalejira burutuko da Zizurko kaleetan jai giroa hedatuz, eta azkenik, gaueko 21.30tan DIRIOS DE MOTOCICLETA filma izango da ikusgai.

         >> argazkiak

FORALEN BISITA

Asteartea 23an prentsaurrekoa burutu aurretik 3 polizia foralen bisita euki genuen gaztetxean. Konturatu ginenerako barruan ziren; kanpora irteteko eskatu eta dokumentazioa eskatu ziguten bertan geunden 5 gazteri. Horien artean ArgazkiPress-eko argazkilaria zegoen. Azkenean 3 gazte izan ziren identifikaturik soilik, gainerakoek ez baitzuten NAN-a gainean eramaten.

KOntutan hartu beharra dago,hala ere, poliziak burututako lehenego identifikazioak direla, eta gaztetxean jende gutxi zegoenean aprobetxatu dutela bertara hurreratzeko. Hala ere, argi dugu zizurko gazteok, errepresioa ez dela bidea, eta horrela ez dutela ezer lortuko, autogestioari eutsiko baitiogu!!

 

4eguna1.jpg (32758 bytes)RUEDA DE PRENSA DEL GAZTETXE ESPARRU

Prentsa oharra irakurri hemen klikatuz

ASTELEHENA 22AN ASANBLADA IZAN ZEN BIZILAGUNEN ETA GAZTETXEAREN ARTEAN

Errespetuan oinarritutako konbibentzia bat lortzeko helburuarekin, eta bizilagunendako gaztetxea molestia bat izan ez dadin, gaur arratsaldean asanblada bat burutuko da, bizilagunen kexa, iritzi, kritika eta proposamenak ezagutzeko. Azpimarratu beharra dago gaztetxearen dinamikak bizilagunak preferenteki kontutan hartzeko asmoa duela.

Luzatu dizkiguten kezka nagusiak zarata eta zaborraren ingurukoak izan dira. Ordutegi batzuk errespetatzen ditugun bitartean, eta enparantza eta inguruak garbi mantentzen ditugun einean ez dutela arazorik aierazi zuten. Enparantzari bizi handia ematen ari diogu, eta gustoko dute adin desberdineko gazteak ikustea gauzak egiten, erratza pasatzetik kamisetak margotzeraino.

Aipatzea ere drogen inguruan, desalojoaren inguruan, eta gazteekiko eta autogestio proiektuarekiko udalak duen jarreraz hitzegin dela.

 

BADUGU GAZTETXE AUTOGESTIONATUA ZIZURREN!!

spar.jpg (14208 bytes)Gaur abuztuak 20 Zizurko gazteok Santa Cruz kaleko 1.zenbakia okupatu dugu, 10 urtetik gora hutsik egon den 180 metro karratutako lokala. Aspaldian Spar Supermerkatu bat izan zen, eta izaera hura oroituz, eta behar dugun esparrua edo tokia eraikiz, ZIZURKO SPARRU GAZTETXEA jaio da! Astebururako dagoeneko jarduera-egitaraua prest dago, hemen klikatuz ikusi dezakezute, baita gaztetxeko lehenego argazkiak ere!

 

gure eskubidea delako, GAZTEOK AUTOGESTIOA! herri bat, gaztetxe bat!

 

EUSKAL JAI GAZTETXEAREN HUSKETAREN 1. URTEURRENA

               Datorren abuztuak 16ean hustearen 1. urteurrena betetzen da. Egun horretarako prentsaurrekoa deitu da gaztetxeko orubean, eta ondoren argazki erakusketa bat. Egun gutxi beranduago, abuztuak 19 ostiralean manifestaldia burutuko da IGAk deituta Alde Zaharrean. Partehartzera deitutak zaudete!

 

ZIZURKO GAZTEON BORROKA GAZTESAREAN

               www.gaztesarea.net web orriak, gazteondako kontrainformazio gune ez ezik, harreman sare autogestionatu honek autogestio proiektuaren inguruko erreportaia burutu du. Bertan proiektuaren azalpen laburra burutzen dute, eta ondoren okupazioaren aldeko aldarria egiten du, zizurko gazteon alternatiba bakarra dugulako, ukatutakoa okupatu!

 

UDArako PRE-OKUPAZIO JARDUERAK:

          > OKUPAZIOAREN ALDEKO FUTBITO TXAPELKETA : San Ferminak pasata izanen da, uztailak 22an, igerilekuetako pistan.

                                     >>   ARGAZKIAK IKUSGAI

          > TXIRRINDULA MARTXA : uztailak 28 : autogestioa ukatzen badute, OKUPAZIOA uda honetan

                                    >>   ARGAZKIAK IKUSGAI

          > BIDEO EMANALDIA : abuztua hasieran, madrilgo etxe okupatuen inguruan

 

okupatu aurretiK, formakuntza!

          > Irakurri ezazue DUINA koordinadorak egindako OKUPAZIO GIDA bere web orrian: www.duinakoord.org bertan okupazioa burutzeko zenbait gomendio agertzen dira, aspektu legalak azaltzen dituzte, etab.

FORMAKUNTZAZ HAZI, INDARTU ETA ASKATU!