EUSKAL HERRIKO GAZTE ASANBLADEN DEFENTSARAKO MANIFESTUA
Euskal Herriko hamaika txoko desberdinetako gazteak gara, batzuk besteengandik ehundaka kilometrok banatzen gaituzte. Pentsaeran ere, zeharo desberdinak gara, kolore guztietako ideiak elkarnahasten ditugu.
Baina badaukagu zer edo zer guztiok bazen gaituena, gazteak gara eta amets egiten dugu. Bai, ameslariak izatea da batzen gaituen zer edo zer berezi hori. Gizarte justuago batekin amesten dugu,elkartasunean oinarritutako harremanekin, maitatzeko gai diren gizaki askeekin. Eta amets horietaz elikatuz, gure hiri eta auzo hotzetan amets hori eraikitzeko gai izan gara, gazte asanbladak sortuz.
Asanblada hauetan gazteok gure arazo eta beharrez mintzatzen gara, eta horiei erantzuteko antolatu egiten gara. Autogestioa da gazte asanbladon ezaugarri nagusia, hau da, guk geure egarria hasetzea. Gure proiketu guztiak autogetsionatuak izan ohi dira, horrela instituzoetan dauden gorbatadun gaiztoek ezin izaten dute muturra sartu . gaur egun instituzioek gure nahiak hasetzen ez dituztela argi dugu, bizi garen sistemak kontsumoa ez den beste biderik ez digu erakusten, kontsumoa eta konpetibitatea. Biharko egunean zerbait izan gaitezen, noski! Beti gure hobe beharrez omen dabiltza, eta badaezbada desbidera ez gaitezen edo; noizbehinka uniformedun piztiak bidaltzen dizkigute. Zuzeneko bidea porraz markatzen duten horietakoak. Halaxe izanik, gazte asanbladek guzti honetatik ihes egitea lortzen dugu. Nola baina?, eztabaidatuz, dantzatuz tailerrak antolatuz, irakurriz, kalean ohiukatuz...
Askok ametsetako txokoak lortu izan ditugu, okupazioaren bitartez gehienetan eta gure gune liberatuak eraikiz joan gara, gaztetxeak hain zuzen.
Jakin badakigu, agintariek ez dituztela etxe sorgindu hauek batere atsegin, gutxiago oraindik pareta horien artean arnasten den gazte asanbladen arima. Eta horregatik erasotzen gaituzte, horregatik eraizten dituzte gure etxe kuttunak, horregatik daude gaztetxe anitz mehatxupean eta horregatik egurtzen gaituzte kaleetan.
Baina lerro hauetan bildu garen gazte guztiok argi dugu, oso argi. Euskal Herriko gazte asnblada eta gaztetxe bakoitzaren aurkako erasoa geure egingo dugu. Eta neurri berean erantzungo diogu, eraso eta eraizketa geurea balitz bezala sentitu eta sentiarazteko konpromisoa hartu dugu. Ulertzen dugulako horrelako erasoak, ez direla gazte mugatu batzuei zuzenduak. Udaletxeek proiektu eta aitzakiak erabiltzen dituzte entzun nahi ez dituzten ahotsak isiltzeko, esperantzak txikitzeko, gure ametsak deusezteko.
Gazte asanbladetan tinko sinesten dugu, antolatzeko tresna irekienak iruditzen zaizkigu, jerarkia eredu guztietatik at geratzen direnak eta honez gain urteetan zehar ikusi ahal izan da eraginkorrak direla.Gure herri eta auzoetan fruituak eman baitituzte.
Guzti honegatik mehatxua gertatzen den herri/hirian bertan erantzuteko eta erantzun horren ohiartzuna Euskal Herri osoan zabaltzeko konpromisoa hartu dugu hemen bildutako gazte asanblada guztiok.
GAZTE ASANBLADAK AURRERA!
GAZTETXEAK DEFENDA DITZAGUN!