boton-ber.jpg (7897 bytes) boton-gaz.jpg (8368 bytes) boton-ais.jpg (7037 bytes) boton-his.jpg (8986 bytes) boton-prk.jpg (10199 bytes) boton-for.jpg (7706 bytes) boton-est.jpg (8164 bytes)

gezi copia.gif (39622 bytes)

AZKEN BERRIAK - azken berriak - AZKEN BERRIAK

banner140.jpg (7281 bytes)

ban_jaiakbizi.gif (10981 bytes)

WEBGUNEA BERRITZERA GOAZ(2009/4/18)

Denbora luzea da Zizurko gazte Asanbladaren webgune hau kudeatzeari utzi geniola eta beharrak eskatuta, Gazte Asanbladaren kanpo proiekzioa indartu bidean webgunea berritzeko erronkari helduko diogu datozen hilabeteetan, udararako prest izan dadila esperoan.

Momentuz aldaketa txiki bat burutu dugu, foroa berritu dugu hur akudeatu ahal izateko, eta horrela, hain ohikoak bihurtu diren faxista zikin eta nazkagarrien mezuak ezabatzeko aukera bererskuratuko dugu.

Besterik gabe, borrokan ikusiko dugu elkar!


gozamenez.jpg (60932 bytes)SEXUALITATE TAILERRAK GAZTETXEAN (2008/6/12)

GOZAMENEZ programarekin elkarlanean bi sexualitate tailer berri antolatu ditu Zizurko Gazte Asanbladak; bata Sexu brikolaje izeneko tailerra eta bestea Sexu Iraultza tailerra. Info+: gozamenez.com

Sexu Brikolage tailerra: sexu jolasetan pentstau, sexualitatea berdefinitu, plazerraz hausnartu...

  • NOIZ: ekainak 18, asteazkena, 18.00etan
  • NON: Esparru Gaztetxean

Sexu Iraultza tailerra: Sexu iraultza emango balitz, nolakoa izango litzateke gure eguneroko errealitatea?

  • NOIZ: ekainak 27, ostirala, 17.30etan
  • NON: Esparru Gaztetxean
AHTk KALTETUTAKO GAZTE ASANBLADEN BILERA IZANGO DA LARUNBAT HONETAN (2008/6/12)

Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Koordinadoraren baitan asko dira AHTren aurka borrokan ari diren Gazte Asanbladak. Hori dela eta, AHTk kaltetutako herrietako Gazte Asanbladen bilera egitea erabaki dute, beraien arteko esperientziak konpartitzeko naiz amankomuneko ekimenak antolatzeko helburuarekin. Bilera larunbatean Elorrioko Gaztetxean izango da, arratsaldeko 5etan. [+info]

mayobrero.jpg (58705 bytes)MAIATZA LANGILEA JARDUNALDIAK (2008/5/7)

Hauxe Gazte Asanbladak antolatutako Maiatza Langilea jardunaldien egitaraua:

  • maiatzak 7 18:30tan hitzaldia CNTren eskutik "Anarkosindikalismoa"
  • maiatzak 11 19:30tan zinea: Sacco y Vanzetti
  • maiatzak 14 18.30tan Mahai ingurua: "Sindikalismoa eta langile borroka" con LAB, CNT eta CGT sindikatuekin.
  • maiatzak 18 19:00tan zinea "Fabricas sin patron"
  • maiatzak 25 19.30tan zinea: Germinal.
bardeak.jpg (43531 bytes)BARDEETAKO TIRO POLIGONOARI EZ (2008/4/13)

Iruņerriko Gazte Asanbladak Bardeetako tiro poligonoen aurkako manifestaldira atxikitu da, Segi, Itoitzekin Solidarioak, Subeltz eta Bilgune Feministarekin batera, besteak beste. Manifestaldia datorren larunbatean izango da 17.00tan Golemetatik aterata. [+info]

amnisty.jpg (169718 bytes)

IRUŅERRIKO GAZTE EGUNA (2008/4/10)

Aurten Iruņerriko Gazte Asanbladak 15 urte bete dituGU. 15 urtez autogestioaren mamua Iruņerrian zehar zirikatzen eta boteretsuak beldurtzen aritu da. Hau ospatzeko apirilaren 12-an, Iruņerriko Gazte Eguna antolatu dugu. [+info]

amnisty.jpg (169718 bytes)AMNISTIAREN ALDEKO ASTEA (9/3/2008)

Martxoaren 7tik 15era Amnistiaren aldeko astea antolatu dute Zizurren, Eder Ariz gazte zizurtarra atxilotu eta espetxeratu zutenetik 3 urtera. Egitaraua hitzaldi pare batek, bideoemanaldi batek, Nafarroako urtekari errepresiboaren aurkezpenak eta elkarretaratze bereziak osatzen dute. Eta bukatzeko, larunbatean egun osoko egitaraua, hamaiketako, trikipoteo, bazkari eta manifestaldiarekin. [+info]

kontzertua.jpg (96256 bytes)ETXEBIZITZA ESKUBIDEAREN ALDEKO JAIALDIA (2008/2/1)

Zizurko gazte independentistek etxebizitza eskubidearen aldeko jaialdia prestatu dute datorren otsailaren 16rako. Beraien ustez, sistema patriarkal eta kapitalistak salagai jarri ditu herritarron eskubideak. Horren erantzuleak erakundeek bultzatutako politika neoliberalak dira, maila ezberdinetan PSOE, UPN eta NaBai alderdiek kudeatzen dituzten erakundeak. "Zuekin gazteok etorkizunik ez", diote independentistek, eta independentzia eta sozialismoa herritarron eskubideak bermatuko dituen proiektu bakarra dela adierazi dute. Horregatik diote etorkizuna independentiza dela. [info+]

IHAUTERIAK GAZTETXEAN (2008/1/31)

Asteburu honetan ihauteriak Zizurrera iristen dira, baita gaztetxera ere! Larunbat goizean auzolana egin ostean, okupazio jardunaldiei amaiera emateko bazkari autogestionatua izango da, mozorro bazkaria! eta hura bukatuta betiko kalejira izango da zanpantzar eta tartaloarekin. beraz ez ahaztu mozorratuta etortzea! kalejira ukatuta poteoa eta agian afaritxoa inprobisatuko dugu!

lucio.jpg (296186 bytes)LUCIO GAZTETXEAN (2008/1/15)

Astearte honetan Lucio Urtubia anarkista Esparru Gaztetxean izango da bere dokumental biografikoa aurkezteko, hitzaldia eskaini eta bideo proiektatuko da. Pasarte istoriko ugariren testigu izan da Lucio, baina 70. hamarkadan First National Bank-ari (gaur egungo Citibank) garaiko 3000 milioi pezeta lapurtu eta diru hori borroka politiko eta sozial ezberdinetan banatzeagatik egin zen benetan ospetsua. Gehiago jakiteko badakizue nora joan, Sorginkale banatzaileak gonbidatuta gaztetxean egongo da 19.00etan.

OKUPAZIO JARDUNALDIAK (2007/12/31)

okupardunaldiak.jpg (376165 bytes)Urteari hasiera emateko okupazio jardunaldiak antolatu ditugu, urtarrilaren 2an hasi eta otsailaren 2an bukatuko direnak:

  • UR2: truke merkatua
  • UR4: pasibotasunari buruzko eztabaida 18.00
  • UR9: okupazioari buruzko ideoa 18.30
  • UR11: herri okupen esperientzie buruzko hitzaldia 18.00
  • UR18: rol playing 18.00
  • UR23: piztera! DVDaren emanaldia
  • UR25: okupazioaren lege-mugak, abokatuarekin 18.00
  • UR26: ateraldia Lakabe herri okupatura
  • OTS2: bazkaria abeslariarekin 14.30
OLENTZERO GAZTETXEAN (2007/12/31)

olen1 copia.jpg (631807 bytes)Urte batzuk dira jada Zizurren Olentzeroren etorrerarekin batera ohiko gabongaueko kalejiraz beste hainbat jarduera antolatzen direnetik. Horietako bat gabongaueko bezperan ospatzen dugu, Zizurko elkarte eta eragileek hainbat jarduera prestatzen dituzte goiz batez: txokolatada elkarte batean, jokuak bestean... kalejiratxo hau trikitixekin alaitua da gainera, eta haurrek beraiek egindako Olentzero bat eramaten dute kalez kale.

Irudian gaztetxean egindako geltokiko momentuetako bat, trikitilariak gaztetxe barrenean jotzen. Jende izugarria hurbildu zen kalejira honetara, eta gaztetxean haurrei aurpegiak margotu eta jolasak antolatu genituen, eskerrak igande goiz hartan ohetik goiz altxatu eta haurrekin ibili ziren gazteei! Nork ukatuko du gaztetxeak egiten dion ekarpena Zizurko kultura eta bizitzari!

>> argazki gehiago gaztetxeko fotologean

ETXEBIZITZA ESKUBIDEAREN ALDEKO BATERAJOTZEA (2007/12/24)

baterajotzeaEuskal Herrian etxebizitzarekin arazo larria dugu, eta ez da kasualitatea, eskubide bat negozio bilakatzearen ondorioa da. Sistema kapitalistak denon beharren arabera gutxi batzuen aberastasuna permititzen du, horrekin batera gazteria prekarietatera kondenatuz. Gazteok gara batez ere egoera honetan kaltetuak, eta egoera hau aldatzera goaz, egoera jasanezina delako! Badakigu egoera hau mantendu nahi duenik badagoela, egoeraren erantzuleak hain zuzen ere: banketxeak, konstruktorak, inmobiliariak, promotorak... gure kontu aberasten ari direnak. Eta nola ez, alderdi politikoak ere, beraien pastelaren zatia jasotzeko aipatutakoekin kolaboratzen dutenak. Orain, batera jotzeko garaia da. Indarrak biltzeko garaia, gazte guztiok kalera irtetzeko ordua etxebizitza duin baterako eskubidea aldarrikatzeko momentua da.

Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladok urtarrilaren 11 eta 12an kalera ateratzeko deia luzatzen dugu!

 

>> ESPARRU 2007

>> ESPARRU 2006

>> ESPARRU 2005