"ZERGATIK EZ?" KANPAINA (2006/6/7)

prentsaurrekoa.jpg

Audioak:

PRENTSAURREKOA:

Hainbat urte pasa dira, zizurko gazte multzo handi batek leku autogestionatu bat aldarrikatzen hasi genuenetik, leku bat zeinean geure beharrak asetu eta geure ekimenak gauzatu. Udaletxearekin negoziatzeko saikera asko burutu ditugu, beti bizkarra eman digutelarik. Beraz, udaletxearen negoziatzeko asmo falta ikusita, zizurko gazteriak “SPAR” izandako lokal zaharkitua okupatzea erabaki genuen, hamar urte baino gehio hutsik zeramana. Bederatzi hilabetez lokal okupatuan daramagula, lortu duguna hau da:

-          Gazteen arteko komunikazioa sendotzea.

-          Droga eta feminismoari buruzko jardunaldiak antolatzea.

-          Kultura herrikoi eta partehartzile bat sustatzea erakusketen, hitzaldien, eztabaiden, zinemaren eta antzerkiaren bitartez.

-          Herriko ekintza kulturaletan gazteon partehartzea bideratzea, hala nola, olentzeroan, ihauterietan, jaietan...

-          Gizarte arazoei buruz ikastea. Adibidez; ekologia, inmigrazioa, desberdintasunak...

Berriz ere maiatzaren 30ean, Gazte Asanbladak Udal-Plenoan parte hartu zuen Autogestio Proiektua berriz ere aurkeztuz eta gazteon eta udaletxearen arteko elkarrizketa sustatu nahian. Beste batzuetan gertatu bezala udaletxeak gazteriari bizkarra eman zion.

Maiatzaren 20ean udaltzainek gutun bat helarazi ziguten, esanez ekainaren 30 arte genuela lokal finko eta aldikakoetan biltzeko lizentzia tramitatzeko. Zer gehio nai genuke? Ongi dakite lonja pribatu bat ez garela eta ezin dugula aipatutako lizentzia lortu Udaletxearen inplikaziorik gabe. Hortaz, gu geu gara udaletxeari lokal egoki bat eskatzen diogunak.

Egoera honen aurrean , gazteok galdera hau daukagu buruan... ZERGATIK EZ?

Zergatik ezin dugu lokal finko bat izan?

Zergatik ezin dugu gazteon arteko komunikazioa sendotu?

Zergatik ezin dugu gure lokal propioa gestionatu?

Zergatik ezin ditugu gure iniziatibak aurrera eraman?

ZERGATIK UDALETXEAK EZ DU GUREKIN HITZ EGIN NAHI?

UDALETXEAK GUREKIN HITZ EGIN NAHI EZ BADU.

GUK AUTOGESTIOAREKIN TINKO JARRAITUKO DUGU!!!

MANIFESTUA:

§          Esparru Gaztetxea aisialdi alternatib abat eskeintzen dio gazteriari, eta Zizurko jarduera kulturaletan gazteon partehartzea bideratzen du.

§          Autogestioak gazteon antolakuntza eta formakuntza ahalbidetzen du, errespetua, erantzukizuna eta berdintasunean oinarrituz. Era berean, gazteon eta kuadrilen arteko komunikazioa sustatzen du.

§          Gazte Lokalaren eta Esparru Gaztetxearen bizikidetza bideragarria ez ezik, aberasgarria da Zizurko gazteontzako.

§          Udaletxeak gazteon beharrak asetzeko betebeharra du, eta gune autogestionatua edukitzea gazteon behar nabaria den heinean, Esparru Gaztetxearen egonkortasuna sustatu beharra du, edo behintzat gazteek kudeatuko duten beste lokal bat eskeini.

Bukatzeko, Burlatako Gaztetxearekiko elkartasuna adierazi nahi dugu. Izan ere, bertako Udaletxeak gaztetxea desalojatzeko erabakia hartu du, eta edozein egunetan gauzatu daiteke. Azpimarratzekoa iruņearrian gaur egun 3 gaztetxe daudela besterik ez, eta Burlatako desalojoa gauzatuz gero, Iruņerrian gune aske eta autogestionatu bat gutxiago izango dugu, eta egoerari aurre egiteko deia luzatu nahi dugu.

Era berean, azken asteotan desalojatutako gaztetxeei gure elkartasuna adierazi nahi diegu, Iruņeako Alde Zaharrekoa, Bilboko 7katu gaztetxea, edo atzo bertan Algorntan desalojatutako Txorimalo gaztetxea.

AUTOGESTIOA AURRERA!