Duela urte batzuk sexualitatea tabu bat zen. Ez etxean, ez eskolan, ezta ia kalean ere ez genuen sexualitateaz hitzegiten. Orain gauzak aldatuz dohazela dirudi, egunero hitzegiten eta entzuten dugu sexualitatearen inguruan. Baina zer entzuten dugu ba? Etxean, kasean eta komunikabideetan hernalketa, familia edota gainerako mezu estereotipatuak igortzen dizkigute; sexualitatearen ikuspegi labur eta mugatua erakutsiz.

Baina sexualitatea askoz ere gehiago da; sexualitatea plazerra da, komunikatzea, afektibitatea, autoestima... alderdi guzti hauek oinarrizkoak dira pertsona guztion garapen eta ongizaterako. Horregatik nahi dugu sexualitateaz hitzegin, ikuspegi positibo batetik abiatuta, errespatuzkoa, anitza eta aberasgarria. Bada garaia sexualitatea inguratzen duten beldur eta tabuei aurre egiteko. Gaiaz pasioz hitzegiteko unea da, aurreritzirik gabe, askatasunez, berdurrik gabe, naturaltasunez hitzegiteko garaia.

Jolasteko, ikasteko eta disfrutatzeko garaia da.