
Egunari hasiera emateko txupinazoa jaurti genuen, eta horrekin batera hamaiketakoa izan genuen lagun, txanpai dutxarekin eta guzti. Ordu berean Gazte Asanbladaren historiaren argazki eta kartel erakusketa hasi zen Gaztetxean.
Goiza aurrera egin ahala, gazte gehiago urreratuta, herri kirolak antolatu genituen Gaztetxeko plazan, zeinetan adin ezberdineko haur eta gazte ugarik parteartu zuten. Gazte sormenaren erakusle, hainbat tabloietan graffitiak marraztu zituzten ere artistek eskoletan, gaualdera arte ikusgai egon zirenak.

Eguerdia iritsita, goseari erantzun beharko, eta 100 bat gazte bildu ginen eskoletako eremuan. Bertan, bazkaloste luze eta anitza eduki genuen, Zizurko Untsalaz txarangak eta abeslari biren emanaldiek tartekatuta.
Arratsaldeko beroari aurre eginez, puxika gerla ere izan genuen. Hasiera batean barran gelditu zirenei enboskada bat egiteko ideia izan bagenuen ere, emozioak jota, iturritik ere ez ginen mugitu gure artean puxika guztiak xahutu arte. Azkenean kuboak izan ziren armarik onenak ondokoa bustitzeko.
Arratsaldeko 19.30ak pasata kalejirari hasiera eman genion. "ZORIONAK Esparru, urte bat AUTOGESTIOA" zioen lelopean 100 gazte bildu giren, autogestioaren ipotx gorriek eta pirata erraldoiak bidea alaituta. Bukaerako ekitaldian, bertsoak lagunduta, Gaztetxea bere bidean mantenduko dela berretsi genuen, Autogestio Proiektua oinarri hartuta, Zizur eraikitzen jarraitzeko apostua.
Egunari amaiera emateko, estilo ezberdineko kontzertuak izan genituen eskoletan, rocka, hiphopa eta tekno musika bat eginik.


Ongietorri Zizurko Esparru Gaztetxearen urteurrenaren ekitaldira. Urte bat Zizur Nagusiari kolorea ematen. Urte bat bai, baina urte luzeen borrokaren fruitua. Urteak eman ditugu kalean gazteon problematikak salatzen, lokal autogestionatuen beharra aldarrikatzen. Eta urteak antolatuz eta borrokatuz, errealitate bihurtu genuen gure ametsa, Zizurko Gaztetxea.
Eta urte luze honetan, 2005ean Gazte Asanbladak burututako Autogestio Proiektua izan dugu erreferentzia. Bertan azaltzen genuen moduan, helburu ezberdinak landu ditugu Gaztetxean. Alde batetik, gazteon arteko komunikazioa areagotu nahi genuen. Bestetik, aisialdi alternatiboa jorratu. Gazte elkartegintza bultzatzea ere buruan genuen. Eta noski, gazteon problematiken lanketa eta formakuntza ahaztu gabe. Eta atzera begiratuz gero, ildo ezberdin hauetan urrats garrantzitsuak eman ditugula ikusten dugu.
Horregatik, gure bideari jarraituko diogula berresten dugu. Guk geuk, geure erara; Autogestio Proiektua oinarri hartuta, gure geroa aukeratzen jarraituko dugu. Zizur eraikitzen jarraitujko dugu!
GORA ESPARRU GAZTETXEA
GORA ZIZURKO GAZTE MUGIMENDUA
AUTOGESTIOA AURRERA