zizur antifax.jpg (24885 bytes)

2.jpg (291852 bytes)

 

Gaur apirilak 10, Zizurko hainbat txoko eta kale la falangek sinatutako margoketa faxistez josiak agertu dira, hala nola, Esparru Gaztetxea, Gazte Lokala, Kirolalde pasalekua, Ardoi kaleko parkea, herria... Leloen artean honako hauek agertu dira: "kaña contra el antifascismo", "arriba España", "Puta ETA", "guarros no", "Euskal Presoak cámara de gas"... sinbologia faxista ugari eta jo puntuak hainbat kartelen gainean.

Gertakaria ez da kasualitatez suertatu, aurretik diseinatutako erasoa da. Izan ere, erasotuak izan diren toki gehienak gazteok bildu eta antolatzen garen eremuak izan dira. Zeren beldur dira? Gazteok eraikitzen gauden bestelako Zizur ereduari beldur diote? Parekidetasunari eta pertsonen berdintasunari? Talde zapaldu eta gutxituen kontzientzia hartzeari? Jendarte justuago baten beldur dira, haien botere eta kontrola kolokan jartzen dugulako.

?Kaña al antifascismo?. Hala zioen Zizurko paretak zikintzen zituen margoketa batek. Zeinen mingarria eta kezkagarria den horrelakoak ikustea Nafarroan, non faxista kuneteroek 3000 pertsonatik gora erahil zituzten.

Mingarria eta lotsagarria Udaletxearen jokaera. Alde batetik, horrelako erasoak askatasun osoz egin ahal izateak ageraian uzten duelako fasixtek Zizurtik ibiltzeko duten erreztasuna. Are larriagoa da bestetik, Udaletxeak la falangeren sinadurak ezabatu, eta gainontzeko mezu iraingarria guztiak bere horretan utzi izana.

Zizurko gazteok ez gaude prest honako erasoak onartu eta ez ikusiarena egiteko. Honen aurrean, margoketa hauek ezabatzeko erabakia hartu dugu, baita Zizurko auzokide guztiak hau egitera gonbidatu ere. Guztion artean Zizur aske eta justu bat eraiki nahi dugulako: faxismorik gabe, arrazakeriarik gabe, genero zapalkuntzarik gabe; azken batean, pertsona guztien eskubideak onartu eta bermatuko dituena. Norabide honetan, eraso guztien gainetik lanean jarraituko dugu.

      (ZIZURTAR ANTIFAXISTAK)

1.jpg (93892 bytes) 7.jpg (158831 bytes)

8.jpg (202585 bytes) 9.jpg (223589 bytes)

10.jpg (184492 bytes) 11.jpg (186815 bytes)12.jpg (194037 bytes) 13.jpg (187844 bytes)

 3.jpg (151544 bytes) 6.jpg (178482 bytes)

5.jpg (189639 bytes) 4.jpg (189877 bytes)